1988ko Espainiako greba orokorra UGT eta CCOO espainiar sindikatuek abenduaren 14rako deitutako greba orokorra izan zen, Felipe González presidentearen agintaldian egindako lan-merkatuaren erreformaren aurkakoa.[1] Grebak jarraipen masiboa izan zuen (biztanleria aktiboen %90a) eta gobernuak sindikatuekin negoziatzera behartu zuen.[2] Hala ere, hurrengo urteko hauteskundeetan PSOEk gehiengoa mantendu zuen.