Adaburua zuhaitzen enbor gainean dagoen adar eta hostoen multzoa da. Zuhaitzen ezaugarri garrantzitsuenetakoa da, hauen itxura orokorra adierazten baitu.
Organo fotosintekikoen euskarri nagusia da (enborrean beheko adarrak eta altsumak ere izan daitezke). Beste landareen euskarri izan daiteke, hala nola igokariak edo landare epifitoak (batez ere klima tropikaletan). Gainera, eguzkiaren energia jasotzen du eta zuhaitzari freskotasuna mantentzen laguntzen dio, sustraiei itzal eginez eta ebapotranspirazioan parte hartuz.