Aho-zirikako edo aho-kaxa mihiztadura mundu osoan milaka urtean erabili izan den zurezko mihiztadura mota bat da, batez ere 90 graduko angeluarekin lotzeko. Oinarrizko forman sinple eta indartsua da. Zur zati batek ziri bat izaten du, eta beste zur zati baten ahoan edo kaxan sartzen da. Behin bi zatiak elkartuta, itsatsi, iltzez josi edo torlojutu egiten da, pieza biak elkarrekin erabat batuta gera daitezen.
Mihiztadura hau beste material batzuekin ere erabiltzen da. Adibidez, harri-makinen eta errementarien metodo tradizionala da.[1]