Airport George Seatonek zuzendutako 1970eko filma da, eta bertan Boeing 707 hegazkin batek izandako arazoak kontatzen ditu. Ameriketako Estatu Batuetan 1970eko martxoaren 5ean estreinatu zen.
Filmak arrakasta handia izan zuen mundu osoan eta zinemetan 100 milioi dolar baino gehiago eskuratu zuen. Horrez gain, 1970eko hamarkadako hondamendi filmen boladari hasiera eman zion lehen filma izan zen.