Aseguru-kontratua[1] bere indarrez aseguratzailea, estaldura-gai den arriskua gertatzen den kasuan eta primaren kobrantza bitarteko dela, aseguratuari, hitzartutako mugen barruan, eragindako kaltea ordaintzera edo kapital bat, errenta bat edo adostutako beste zerbitzu batzuk ematera behartzen duen kontratua da.[2] Askotan atxikitze-kontratuak dira, baina beti aldebakarrekoak, ausazkoak eta fede onaren presuntzioa jarraitzen dutenak.