Cheongsam (txinera tradizionalez: 長衫Kantoiko jyutpingez: coeng4saam1) jantzia emakumezkoen soineko txinatar bat da, XX. mendean popularra bihurtua, Txinako garai inperialeko mandarinen bata edo jantzien ondorengoa. Ingelesezko eta nazioarteko terminoa da, kantonerazko ahoskera batetik eratorria. Txinera mandarin estandarrean qípáo deritzo soineko mota honi.