Cinquecento

Cinquecento (italieraz bostehun) europar ingurune artistikoko arorik garrantzitsuenetariko bat da. XVI. mendean barna garatu zen, eta Pizkunde izenarekin ezaguna den mugimenduaren bigarren fasea izan zen. Pizkunde Garaia izenaz ezaguna da orobat, eta Italian gertatu zen, Pizkundearen bigarren mendean. Aurrekaria Quattrocentoa du. Cinquecentoa amaitzean, haren emaitzak Europako mendebalde osoan zabaldu ziren, eta Seicentoari hasiera eman. Cinquecentoaren erdigunea Erroma zegoen, Quatrocentoarena ez bezala, azken horrek Florentzia izan baitzuen erdigune.

Eraikin bikainak egin ziren, zenbait aita santuren mezenasgoaren babesean (Alexandro VI.a, Julio II.a eta Klemente VII.a). Garai hartan Erroman egin ziren eraikinen artean, Done Petriren basilika da nabarmenenena. Aldi horretako arkitekto onenetarikoek eraiki zuten: Bramantek lehen proiektua egin zuen, Michelangelok kupula diseinatu zuen, eta Madernok eraikinaren gainerako zatiak egin zituen.

Garai horretako beste arkitekturagune bat Venezia hiria izan zen, eliza eta jauregi ederrak eraiki baitzituzten bertan. Venezian asko edatu zen beste eraikuntza zibil mota bat: villa; hau da, aristokraziako landa-etxea. Andrea Palladio izan zen aldi horretako arkitekto nagusietako bat, eta villa eta eliza garrantzitsuak egin zituen Venezian eta haren inguruan; esaterako, Berreroslearen eliza.


Developed by StudentB