Couto Mixto

Couto Mixto
Couto Misto
1147 – 1868
Errepublika
Couto Mixto eta Tourem herrira zeraman bide pribilegiatua.
Geografia
HiriburuaSantiago (Ourense)
Biztanleria1.000 (1864)
Azalera26,7 (1864) km²
Kultura
Hizkuntza(k)galaikoportuges, galegoa, portugesa, gaztelania
ErlijioaKatolizismo
Historia
Sorrera1147
Soulten armadak dokumentazioa suntsitu1809
Lisboako Hitzarmena1864ko irailaren 29a
Disoluzioa1868ko ekainaren 23a
Aurrekoa
Galiziako Erresuma
Ondorengoak
Elisabet II.a Espainiakoaren erregealdia
Portugalgo Erresuma
Santiago de Rubiás dos Mixtos eliza.

Couto Mixto (portugesez: Couto Misto; gaztelaniaz: Coto Mixto) Galizia eta Portugal artean (zehazki, Salas ibaiaren ibarrean) kokatutako mikroestatu independentea izan zen[1][2][3]. Rubiás, As Maus eta Santiago herrixkek osatzen zuten, azken hori zelarik hiriburua. Orotara 26,9km²-ko azalera zuen eta, bere azken aurreko estatuburu Delfin Modesto Brandonen estimazioen arabera, ez zuen 1.000 biztanle baino gehiago 1862 eta 1864 artean[4].

Mugako lurralde txiki honek ez zuen loturarik ez Espainiako ez Portugalgo koroekin, eta estatu subiranoen moduko antolakuntza propioa izan zuen. Bere jatorria Zamorako itunean Portugalen independentzia ezarri zenean dago, Leongo erresumarekin zituen mugak ez zirela oso modu zehatzean ezarri.

Couto Mixtoko eskubideen eta pribilegioen artean zeuden espainiar edo portugaldar justiziarengandik ihesi zebiltzanei asiloa ematea, soldadu-ekarpenik ez egitea bi erreinuetako ezeini, zerga-salbuespena, merkataritza-askatasuna eta bere biztanleen askatasuna portugaldar edo espainiar nazionalitatea hautatzeko.

Egoera hau irregulartzat hartu zuten Espainiak nahiz Portugalek, eta aho batez adostu zuten ezin zuela luzaroan iraun, bereziki aproposa baitzen kontrabandorako eta gaizkileen bandak bertan kokatzeko. Lisboako Hitzarmena sinatzean (1864), Couto Mixtoaren lurraldeak espainiar subiranotasunekoak izatera igaro ziren. Horren trukean, Portugalen parte bilakatu ziren Aldeas Promiscuas zirelakoak (Soutelinho da Raia, Cambedo eta Lamadarcos)[5]. Despopulatutako bazka-larreen eremu txiki bat Montalegreko udalerrian (Portugal) integratu zen.

  1. (Gaztelaniaz) ACPE. El Couto Mixto (Ourense) Caso único en Europa – ACPE. (Noiz kontsultatua: 2021-03-27).
  2. «Wayback Machine» web.archive.org 2016-08-14 (Noiz kontsultatua: 2021-03-27).
  3. García Mañá, Luís Manuel. (2005). Couto Mixto : unha república esquecida. Edicións Xerais de Galicia ISBN 84-9782-325-7. PMC 65461583. (Noiz kontsultatua: 2021-03-27).
  4. Brandon, Delfín Modesto. (1907). Interesante historieta del coto mixto. [s.n.] (Noiz kontsultatua: 2021-03-27).
  5. Álvarez, Jacobo García; Lozano, Paloma Puente. (2015). «Las Comisiones Mixtas de Límites y las representaciones geográficas de la frontera hispano-portuguesa (1855-1906)» Revista de historiografía (RevHisto) (23): 67–100. ISSN 1885-2718. (Noiz kontsultatua: 2021-03-27).

Developed by StudentB