Curriculum ezkutua, ezkutuko curriculuma, curriculum gordea, ezkutatutako curriculuma, sistema akademikoaren baitan, berariaz landu gabe ere, lortzen den gaitasun multzoa da, gehi sistema akademikotik kanpo ere lortzen diren konpetentziak. "Ikasitakoen multzoa nahiz eta argi eta garbi horiek ikasteko edo irakasteko ahalegin berezirik egin ez".[1] Pertsona batek ikas prozesuan zehar, berariaz kontu horiek landu gabe, eskuratu dituen sinesmenak, balioak, jokabideak, ohiturak, iritziak, ideologia, irudikapenak, jarrerak... pertsonaren curriculum ezkutua osatzen dutela esaten da.
Eskolan era ez esplizituan eta ez intentzionalean ikasten dena, ikasleak honen transmisioaz konturatzen ez direlarik.[2]