DVB-T delakoa, Digital Video Broadcasting-Terrestial esanahia duena, euskaraz: Lurreko Bideo Digitalaren Difusioa[1][2], lurreko telebista digitala (LTD[3]) transmititzeko estandarra da, Digital Video Broadcasting europar erakundeak sortua (DVB-k[4])[5]. Sistema honek, MPEG-2 fluxu baten bidez, audioa, bideoa eta beste datu batzuk transmititzen ditu, COFDM (Maiztasun Ortogonal Kodetuaren Dibisio bidezko Multiplexazio) modulazioa erabiliz.
DVB-T estandarra[6] telebista digitaleko emisioak transmititzeko Europako industriaren estandar familia oso baten parte da, hainbat teknologiaren arabera: telebista analogiko tradizionalean (DVB-T) erabili ohi den seinalearen bidezko lurreko banaketa-sarearen emisioak, satelite geoestazionarioek egindako emisioak (DVB-S, Bideo Digitalaren Difusioa - Satelital), kable-sareen bidezkoak (DVB-C), baita prozesatzeko ahalmen txikiko gailu mugikorretara bideratutako emisioak ere, bateriek elikatuta (DVB-H). Beste modalitate berri bat ADSL bidezko telebista da, zeinak DVB-IPTV estandar berria ez ezik, DAB (Digital Audio Broadcasting) audio-modalitatea ere duen, irrati digitaletan erabiltzen dena.