Dohatsu edo beato Eliza Katolikoak hildako fededun bati aitortzen dion titulua da, sainduarena baino maila apalagokoa. Dohatsuari betiko zoriona eta gurtua izateko eskubidea, baina ez derrigorra, aitortzen zaizkio[1], izan ere, beato hitza, hitzez hitz, zoriontsua (latinez beatus) esan nahi du.
Titulua kanonizazio prozeduraren hirugarren atala da: lehendabizikoa "Jainkoaren Mirabe", bigarrena "Beneragarri", hirugarrena "Dohatsu" eta laugarrena "Santu" izanik. Dohatsua izateko prozedura dohatsu aitortze edo beatifikazio du izena.