Ernaldia abere bat ernari dagoen denbora da. Ugaztunetan, enbrioia ernaltzetik umea egin arterainoko umaldia, umekiak amaren umontzian hazteko duena. Animalia txikiek ernaldi laburragoa eta ume asko izaten dituzte; handiek, berriz, ernaldi luzeagoa dute, eta erditze bakoitzean ume bakarra izan ohi dute. Hartara, arratoiak 18-21 egun bitarteko ernaldia du, untxiak 30-32, katuak 60-70, txakurrak eta otsoak 58-63, gizakiak (haurdunaldia izenekoa) 250-290, zaldiak 320-355, elefanteak 520-730.