Erritua edo ohikunea[1] erlijio bateko liturgiak arauturiko zeremonia da.[2] Zentzu zabalean, erlijio erkidego baten elizkizunen multzoa ere bada.[2] Mitoen edukiaren adierazpena den izaera dute. Errituen ospakizuna (errituala) jaiak eta zeremoniak izan daitezke, gutxi gorabehera solemneak, tradizioak, erlijio-agintaritzak edo dagokion erakundeak ezartzen dituen jarraibideen arabera, eta giza errituetarako ere balio du.