Etxekoandrea —edo, bizkaieraz, ugazabandrea— familia batean etxeko lanen eta familiako kideen elikadura, hezkuntza eta zaintzaren ardura duen emakumea eta berari dagokion genero-rola da. Euskal matriarkatua izeneko teoriaren aldekoen iritziz, ordea, Euskal Herrian etxekoandreak rol berezia izan du historian, etxearen antolaketa eta erabaki boterea bereganatu duela baiteritzote.