Ezkontza odolkideak —ingelesez: cousincest— aiton-amona berdina edo beste gertuko ahaide bat dutenen arteko ezkontzak dira. Ezkontza mota hauen onarpena oso aldakorra da, hasi egokia eta desiragarria izatetik, ezohikoa baina legezko izatera, eta intzestutzat eta legez kanpokotzat hartu bitarte. Nahiz eta mendebaldeko kulturan estigmatizatuan egon[1], nahiko arrunta da oraindik Ekialde Hurbilean non zenbait herrialdeetan ezkontzen erdia diren[2]. Mundu mailan, hamar ezkontzetatik bat lehenengo eta bigarren mailako lehengusuen artekoa da[3].
Kultur anitzetan onartua izan den ezkontza odolkide mota bat lehengusuen arteko ezkontza izan da. Ohiko zen Australiako, Ipar Amerikako, Hego Amerikako eta Polinesiako tribu indigenen artean[4]. Erlijio batzuek ezkontzarako sei mailatako distantzia exijitzen zuten bitartean, beste batzuk lehen mailako lehengusuen arteko ezkontza onartzen dute. Ezkontza odolkidea gai garrantzitsua da antropologian eta aliantzen teorian[5].
Lehen mailako lehengusuen ezkontzetatik sortutako haurrak arazo genetikoak izateko arrisku bikoitza dute (alta, zientzilariek honen gainean duten ardura txikia da, horren maiztasuna ehuneko seia baita, odolkideak ez diren gurasoen ehuneko hiruaren aldean)[1][3]. Mendebaldean, ezkontza odolkidearen aldekoek debeku legalak diskriminaziotzat jotzen dituzte[6]; artean, ezkontza mota honen kontrakoek argudio moralak eta bestelakoak ematen dituzte[7].