Garamante

Septimio Severo Erromatar Inperioa zabaldu zuen 203an, Garamaraino, hau da, garamanteen hiriburura (arrosa argiz markatuta).

Garamanteak[1] (beharbada amazigerako igherman / iɣerman hitzetik, "hiriak" amazigera modernoan; edo igerramen hitzetik, "santuak, jende sakratua" amazigera modernoa) berbere jatorriko saharar herri bat izan zen, Libiako hego-mendebaldean zibilizazio aurreratua garatu zuena. Lurrazpiko ureztatze sistema konplexua sortu zuten, eta berbere erreinu eta hiri-estatu aberatsak sortu zituzten gaur egungo Libiako Fezzan eskualdean, Saharako basamortuan. Botere garrantzitsua osatu zuten Saharan K.a. 500. eta K.o. 700. urteen artean.

Garamateei buruzko idatzizko informazio gutxi dago. "Garamante" hitza bera grezieratik etorri eta ondoren erromatarrek erabili zuten. Informazio gehiena greziarren eta erromatarren iturrietatik dator. Indusketa arkeologikoak egin dira eskualdean, baina aurrien gune asko oraindik ez dira aztertu. Garamante erreinuen sorrera baino lehenagoko labar arteak ere informazio nabarmena eman du.

  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..

Developed by StudentB