Gorroto-delitua[1] zigor-arloko arau-haustea da, haren biktimak egiaz edo ustez duen ezaugarri baten aurkako aurreiritzietan oinarritua.[2] Gorroto-delituak edo gorroto-krimenak pertsona edo talde batek beste bati erasotzen dionean gertatzen dira, baldin eta pertsona edo talde hori talde sozial jakin batekoa, benetakoa edo hautemandakoa izateagatik soilik bada, hala nola arraza, etnia, larruazalaren kolorea, desgaitasuna, hizkuntza, nazionalitatea, itxura fisikoa, erlijioa, orientazio sexuala, genero-identitatea, afiliazio politikoa eta abar.