Hacienda (gaztelaniaz aˈθjenda edo aˈsjenda ahoskatua) lursail bat da, erromatar villaren antzekoa dena. Latifundio hauek plantazioak, meategiak edo lantegiak (edo aurrekoen nahasketa bat) ziren. Andaluzian sortuak, kolonizazio garaian, Espainiar Inperioko kolonietara eraman zuten. Hacienda hitza zehaztugabea da oso, normalean lursail handia esan nahi du. Izan ere, txikiagoei estancia edo arrantxo zieten. Haciendaren jabeak espainiarrak edo kreoleak ziren, gutxitan mestizoak izanda.[1] Argentinan, Bolivian, Txilen, Kolonbia, El Salvador, Mexiko, Granada Berrian eta Perun nekazal holding handiak ziren. Filipinetan eta Puerto Ricon eskala txikiagoak ziren.