Hiperlipidemia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | lipid metabolism disorder (en) nahasmendu metabolikoa |
Espezialitatea | endokrinologia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | E78.2, E78.5, E78.3, E78.1, E78.4 eta E78.0 |
GNS-9-MK | 272.4 |
GNS-10 | E78 |
GNS-9 | 272.0 eta 272.4 |
DiseasesDB | 6255 |
MeSH | D006949 |
Hiperlipidemia[1] (literalki: odolean lipido asko) lipidoen odol-maila altuak eragiten duen gaixotasuna da. Ezin da patologiatzat hartu, gaixotasun askoren bigarren mailakoa izan daitekeen desoreka metabolikotzat edota gaixotasun mota askotan, bereziki kardiobaskularretan eragin dezakeen zerbaitentzat baizik. "Hiperkolesterolemia" (kolesterol-maila handiak) eta "hiperlipoproteinemia" (lipoproteina-maila handiak) terminoekin hertsiki lotuta dago. Lipidoak ez daude odolean solte, baizik eta dentsitate txikiko partikula esferiko handietan bilduta, eta partikula horiek odol-ingurunetik bereizten dituzte, hala nola kilomikroiak. Hala, hainbat hiperlipidemia-mota bereizten dira odol-zirkulazioan metatzen diren molekulen arabera. Hiperlipidemia oso ohikoa da biztanlerian, eta gaixotasun kardiobaskularretarako arrisku-faktore handitzat jotzen da.[2] Tratamendurik ezak bihotzeko gaixotasun desberdinak, arteriak gogortzea (arteriosklerosia), pankreatitisa edo garuneko traumatismoa eragin ditzake.