Hizkuntza barrendegia edo hizkuntza uhartea beste hizkuntzen inguratutako lurralde linguistikoak dira. Sarritan, lurralde horietan isolatuta dauden hizkuntzak beste lurraldetan edo estatuan ere badute presentzia. Horren adibidea Portugalgo Miranda do Douro hirian dugu: bertan, portugesaz inguratutako leonesen hizkuntza barrendegia dugu; leoniera Espainiako zenbait lurraldetan ere hitz egiten da.[1]