Homonimia

Homonimia (grezieratik homōnymos, 'izen berdina') terminoa erabiltzen da bi hitzek jatorri eta esanahi desberdinekoak izan arren, forma bera badute bilakaera historikoagatik, hots, ahoskera bera edo idazkera bera.[1][2]

Kutun hitzak bi homonimo ditu. Lehen homonimoak hiru adiera ditu eta bigarrenak, beste bi.

Hiztegietan, hitz homonimoek sarrera desberdinak izaten dituzte.

Bi homonimo mota bereiz daitezke:

  • Hitz homografoak, idazkeran berdinak direnak, baina ez nahitaez ahoskeran.
  • Hitz homofonoak, ahoskeran berdinak direnak, baina ez nahitaez idazkeran.

Hitz polisemikoak ez dira homonimoekin nahasi behar: homonimoek jatorri etimologiko desberdina dute, baina polisemikoek jatorri bera dute. Esate baterako, banku hitzak hainbat adiera ditu euskaraz ('jarlekua', 'finantza-erakundea', eta abar), baina adiera horiek guztiek etimologia bera dute (azken batean, aitzingermanikozko *banki-tik). Desberdin idazten edo ahoskatzen diren bi hitzek adiera bera dutenean, homonimiaren alderantzizko fenomenoa gertatzen da: hitz horiek sinonimoak dira.

  1. Klinkenberg, Jean-Marie (1991).
  2. Casas Gómez, Miguel.

Developed by StudentB