Ilunabar

Argizagi bat, eta, bereziki, eguzkia, ilunabarrean dago, zeruertzaren planoa igaro eta hemisferio ikusgarritik, ikustezinera pasatzen denean. Hau da, bere altuera hutsa denean, positibotik negatibora pasatuz. Eguzkiaren kasuan, horrek, egunaren amaiera adierazten du. Kontrakoa egunsentia da.

Izar zirkunpolarrek ez dute ilunabar edo egunsentirik.

Udaberrian eta udan iparraldeko hemisferiorako, mendebaldea eta iparraldearen artean sartzen da (deklinazio positiboa); udazken eta neguan, mendebaldea eta hegoaldearen artean (deklinazio negatiboa). Aldi berean, hegoaldeko hemisferioarentzako, udazkena eta negua da (sartzea mendebaldea eta iparraldearen artean) edo udaberria eta gaua (sartzea mendebaldea eta hegoaldearen artean).

Atmosferak eguzki izpiak errefraktatzeak eragiten du argia ikusi ahal izana ilunabarraren ondoren: arratsaldeko egunsentia. Errefrakzio horrek, eguna luzatu eta gaua laburtzen du.


Developed by StudentB