Indo-eszitiar Erresuma | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
k.a. 150 – 400 | |||||||||||||||
Monarkia | |||||||||||||||
Erresumaren hedadura handiena | |||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||
Hiriburuak | Sigal Taksila Mathura | ||||||||||||||
Kultura | |||||||||||||||
Hizkuntza(k) | eszitiera, greziera, paliera, sogdaniera | ||||||||||||||
Erlijioa | xamanismo, budismo, hinduismo, zoroastrismo, manikeismo, | ||||||||||||||
Historia | |||||||||||||||
|
Indo-eszitiarrak edo indo-sakak (pehlevieraz: Sakā; persieraz/paxtuneraz: ساکا; sanskritoz: शक, Śaka; antzinako grezieraz: Σάκαι; latinez: Sacæ; txinera tradizionalez: 塞; pinyinez: Sāi), pehlevieraz eta sanskritoz, saka edo eszitiar jatorriko zenbait herri izendatzeko erabilitako termino bat da. Hauek ekialdeko irandar herrien multzo garrantzitsu bat osatzen zuten, eurasiar estepako tribu nomada bezala antolatzen zirenak.
Hegoaldeko Asiako lehen indo-eszitiar errege ospetsua Maues (k.a. I. mendea) izan zen, Indus haraneko Gandharan bere hiriburua ezarri zuena. Indo-eszitiarrak ipar-mendebaldeko Indiatik zabaldu ziren, indo-greziarrak eta besteak menderatuz. Kusan Inperioak, Kujula Kadphises edo Kanishka erregeek, mendean hartu zituzten baina oraindik satraperri batzuk mantendu zituzten. II. mendean Gautamiputra Satakarni satavahana leinukoak mendean hartu zituenean, bere gainbehera hasi zen.[1] Hala ere, 395. urtean Chandragupta II.ak Rudrasimha III.a azken indo-eszitiar satrapa menderatu zuen.[2]