Jeanne Deroin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1805eko abenduaren 31 |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | Frantzia Alsazia |
Heriotza | Londres, 1894ko apirilaren 2a (88 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, lingère (en) eta editorea |
Jeanne-Françoise Deroin, "Jeanne Victoire" izengoitiaz ezaguna, (Paris, 1805eko abuztuaren 31a - Londres, 1894ko apirilaren 2a) emakume kazetari, politikari, sufragista eta feminista frantziar aitzindaria sozialismoaren eta emakumearen eskubideen aldeko borrokan izan zen.[1] Sufragismoaren aitzindaritzat jotzen da Frantzian.
Bere lotura politikoaren hastapenak 1830eko hamarkadan lotu ziren Saint-Simongoaren ikasleen korronte sozialistarekin, eta Saint-simonismo proletario deiturikoen liderretako bat izan zen. Bere lankideekin batera, prentsa feministaren sorreran aitzindaria izan zen.[2]