KV37 | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Luxor Governorate |
Hiria | Luxor |
Koordenatuak | 25°44′27″N 32°36′08″E / 25.7408°N 32.6022°E |
Altitudea | 187,95 m, itsas mailaren gainetik |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 18,39 () m |
Azalera | 38,04 m² |
KV37 hilobia Erregeen Haraneko nekropolian dago, Egipton. Aurkitutako hezur zatiek, hilobia lurperaketa batetarako erabilia izan zela adierazten dute, baina oso kaltetuak daude eta bertan jatorrian ehortziak izan zirenak ezezagunak dira. Egiptoko Inperio Berrian datatua izan da, XVIII. dinastiaren garaian.
Sarrera, arroken artean dago, eta, eskailera baten ondoren, korridore bat eta kamera bat daude. Bere barnean, giza hezurrez gain, edukiontziak, eskulturak eta dokumentuak aurkitu dira. Zeramikak, KV37 hilobia, lurperaketa batetarako erabilia izan zela adierazten du, eta bere plano eta kokapenak, errege familiarentzat izan zela iradokitzen dute. Ez dago apaindua eta oraindik ez da erabat industua izan.
Aurkitutako objektuan ezberdintasuna dela eta, Elizabeth Thomasek, hilobia, hilobi lapurrek biltegi bezala erabili zutela esan zuen.