Kaiena | |
---|---|
pipermin | |
Kaiena piper mota bat da, Guyana Frantsesako Cayenne hiriaren omenez horrela deitua. Zapore mina du eta sukaldaritzan erabiltzen da, osorik ala piperrauts moduan ehoa.
Capsicum annuum espeziearen kultibar honek jalapeño edo paprikarekin lotura du. A bitamina asko du, baina baita B6, E eta C bitaminak, erriboflabina, potasio eta manganeso ere.[1]