Kamenak (latinez: Cămēnae) erromatarren mitologian, Erromako Porta Capenatik gertuko iturburuetan, putzuetan eta iturrietan bizi ziren naiadeak ziren. Uretako ninfa hauek jakintsuak ziren eta batzuetan etorkizunari buruzko profeziak egiten zituzten. Ez dago jasota Kamenek kultu publiko orokorra zutenik; hala ere, Porta Capenako iturritik gertu dagoen kaperan tokiko izaera zuten orakulu-kultu partikularrak izango zituzten, bertako basoa ere ninfa horiei eskainia zegoelarik[1].
Ugalkortasun-emailetzat jotzen ziren (hori, funtsean, iturri horretako urek zuten ospeagatik), eta horregatik uste zen emaztegaien babesle zirela etorkizuneko ama gisa.