La Ley Innata

La Ley Innata
Fitxategi:La Ley Innata.jpg
Extremoduro taldearen estudioko albuma
Argitaratze data2008ko irailaren 9a
Musika motaRock, rock sinfonikoa
Iraupena45:08
HizkuntzaGaztelera
DiskoetxeaWarner Music
EkoizpenaIñaki “Uoho” Antón
Extremoduro taldearen kronologia
Grandes éxitos y fracasos
(2004)
La Ley Innata
(2008)
Material Defectuoso
(2011)

La ley innata Extremoduro rock talde extremeñoaren estudioko 9. albuma da, Iñaki “Uoho” Antónek ekoiztua, eta 2008an DROk argitaratua.

2008ko irailaren 9an kaleratu zuten, nahiz eta lehen abestia, "Dulce introducción al Caos", aurreko hilabeteetatik beraien web orrialdean zintzilikatuta egon, eta bigarren abestia, "Primer movimiento: el Sueño", 2008ko biran zehar jo zuten.

Kaleratu zenetik salmenta arrakasta handia izan zuen. Argitaratu zen astean, Espainiako disko salduena izatea lortu zuen.[1] Aste batean zehar lehen postuan egon ondoren (Metallicaren aurretik, bi diskoak kaleratu ziren astean), Hurrengo bi asteetan 2. postuan egon zen Melendi aurretik zegoela, Extremoduroren zale amorratua den.

Diskoak abesti bakarra du, sei zati desberdinetan zatitua, erreproduzitzaile digitaletan errazagoa izateko. Abesti bakarreko disko baten idea 1995eko Pedrá diskoan gauzatu zuten, baina ez zegoen zati desberdinetan zatitua.

Aipatzekoa da "Coda flamenca (otra realidad)" kantua, Robek, taldeko buruak, Espainia hegoaldeko berezkoa den musika mota horri abesten dion lehen aldia delako. Gainera, 2008ko birako Sevillako kontzertuan abesti horren zatitxo bat jo zuen.

Beste alde batetik, "Tercer movimiento: lo de dentro" abestia albumeko zati gitarreroena da, Extremoduroren soinuaren adibide argiena izanik, nahiz eta ukitu experimental batzuk dituen, hala nola, Ara Malikianek zuzendutako orkestraren erabilera.

  1. Espainia - Irailaren 18 eta 24 bitarteko albumak. (Noiz kontsultatua: 2008-09-10).

Developed by StudentB