Labar-artea edo labar-pintura batez ere leizeetan egindako margoa da, normalean historiaurrean egindakoa. Horregatik, haitzuloetako pintura edo haitzulo pintura ere baderitzo. Batik bat, animalia basatiak irudikatzen dituzte margo hauek, zaldiak, oreinak eta zezenen familiakoak, ziur aski ehizarekin lotutako erritu funtzioarekin.
Munduan ezagutzen ditugun labar-pinturarik zaharrenak Erdi Paleolitokoak dira, orain dela 40.000 bat urte egindakoak.