Lateran

San Joan Laterangoaren Artxibasilikaren fatxada barrokoa, Alessandro Galileik amaitua 1735ean. Alboan jauregia.

Lateran (italieraz Laterano) Erromako gune bat da, gaur egun Vatikanoren barnean dagoena, baita Erroma eta Vatikanoko zenbait arkitektura egitasmoren izena ere. Bertan dago San Joan Laterangoaren Artxibasilika, Erromako lau basilika garrantzitsuenetako bat eta, mundu osoan, Eliza Katoliko Erromatarraren Eliza-Amatzat hartzen dena. Honi atxikiak daude Laterango jauregia eta Laterango bataiategia.

Ondasunak, bere garaian Laterandarren familia patriziarrarenak izan ziren (Plautti Laterani), antzinako Erromatar Inperioaren garaian, tokiari izena eman diotenak, non lehen euren jauregia zegoen. Laterandarrek, euren ondasunak galdu zituzten Neron enperadorearen aginduz, eta handik mende batzutara, Konstantino I.a Handiak Eliza Katoliko Erromatarrari eman zizkion.

San Joan Laterangoaren Artxibasilika eraiki zen tokia, ustezko Konstantinoren Dohaintzagatik aukeratua izan zen. Erromako Katedrala eta munduko eliza guztien Eliza-Ama (latinez omnium Urbis et Orbis ecclesiarum mater et caput, literalki "hiriko eta mundu osoko elizen ama eta burua". Hala, Aita Santuaren katedrala da, Erromako Gotzain bezala.


Developed by StudentB