Lorehandia, arkitekturan eta margolaritzan erabiltzen den lore handi itxurako apaindura bat, edo hosto edo lore bat irudikatzen duen apaindura, eta, bereziki, gotikoan, gablete, piñoi, errezel etab...en amaituak apaintzen dituen apaindura da.
Lorehandiak, XII. mendean agertu ziren. XIII. mendean, sekzio karratuak eskaintzen zituzten eta goiko botoidun lau hostodi zatitan banatzen zen. Mende honen erdialdean, lorehandiek, garrantzi gehiago hartzen dute eta bi hostodi erradio daramatzate, eta, mende amaieran, oraindik loratuagoak dira.
XIV. mendean, ausardia handiagoa hartzen dute. XV. mendean, hostodirik gabe egoten dira. Azkenik, XVI. mendean, dorretxoetan jaio eta hegalen gainean altxatzen diren zurtoin prismatikoengatik ordeztuak agertzen dira.