Marruskadura-kojinetea[1] pieza zilindriko barne-hutsa da, ardatzei eta transmisio-ardatzei eusten eta biratzen uzten diena.[2] Horretarako, ardatzetan ahokaturik eta beren euskarrietan finkaturik egoten dira, eta ardatzak haien barnean biratzen dira lerratuz. Askotan lubrifikaturik egoten dira, ardatzaren eta kojinetearen arteko marruskadura gutxitzeko, baina lubrifikaziorik gabekoak -lehorrak- ere daude.[3] Kojinete motarik sinpleena da.