Masaharta | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XI. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | K.a. 1045 ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Pinediem I.a | ||
Ama | Duathathor-Henuttawy | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | Amonen Apaiz Gorena | ||
Masaharta Amonen Apaiz Gorena izan zen Tebasen, K.a. 1054tik K.a. 1046 arte, XXI. dinastiaren garaian.
Pinediem I.a eta Isetemjeb II.aren lehen semea zen. Kargua, K.a. 1054an heredatu zuen, bere aita faraoi izendatua izan zenean.
Ez da Manetonen epitomeetan aipatua agertzen.
Bere agintaldian, Deir el-Baharira Egiptoko Inperio Berriko faraoien momiak eramaten jarraitu zuen, ordurarte Erregeen Haranean lurperatuta zeudenak, lapurreta eta profanazioak eragozteko.
Masaharta, bere aita baino lehenago hil zen. Bere momia, DB320 ezkutalekuan aurkitu zen, Deir el-Baharin.
Amonen Apaiz Goren bezala, bere oinordekoa, bere anaia Diedkhonsuefankh izan zen.