Zuzenbidean, maula Ondarearen aurkako delitua: irabaziak lortzeko asmoz beste bati okerra eragiteko engainu nahikoa erabiltzea, bere buruaren edo beste baten kaltean xedatze-egintzak gauzatzera induzituz.[1] Oro har, maula delituak beste batzuk baino larritasun txikiagokotzat jotzen dira (hala nola homizidioa edo sexu-abusua), baina iruzur-mota asko daudenez, beste batzuei halako maila bat eman dakieke.