Merkatu-egitura

Ekonomian, merkatuaren egiturak (merkatuaren forma bezela ere ezagutua) eskaintzaile eta eskatzailearen arteko merkatu egoera definitzen du.

Merkatuaren forma nagusiak honako hauek dira:

  • Lehia perfektua, merkatuan produktu homogeneoa ekoizten duten enpresen kopuru handia eta produktu hori eskatzen duten pertsona kopuru handi batez osatzen da.
  • Monopolio-konpetentzia, merkatu-kuota txikia duten enpresa independente kopuru handia dagoen merkatu bat.
  • Oligopolioa, merkatua, merkatu kuotaren %40 baino gehiagoko enpresen kopuru txikiekin osatuta dago.
  • Oligopsonioa, saltzaile asko eta erosle batzuk osatzen duten merkatua.
  • Monopolioa, merkatua produktu edo zerbitzu baten hornitzaile bakarrez osatuta dagoenean.
  • Monopolio naturala, ekonomiaren eraginkortasuna enpresaren tamainaren eskala areagotzearen arrazoia denean.
  • Monopsonioa, merkatuan erosle bakarra dagoenean.

Lehia inperfektuaren merkatuko baldintzak merkatu errealista baten berdinak dira, non lehiakide batzuk, monopolista, oligopolista eta duo-polista monopolistikoak existitzen diren eta merkatuaren domeinua duten. Abstraktuak diruditen ardura hauek merkatuaren sistema zehatz bateko zehaztasun batzuk definitzen ditu, non erosle eta saltzailearen asetasuna merkatuaren gain geratzen den.

Merkatuko egitura ondorengoa da lehiakorrenetik lehia gutxienekora definituz, konpetentzia perfektua, konpetentzia inperfektua, oligopolioa eta monopolio purua.

Merkatuaren egitura desberdinen artean bereizteko irizpide nagusiak hauek dira: merkatuan ekoizle eta kontsumitzaileen kopurua eta tamaina, salgai motak, produktuen informazioaren gardentasuna, transakzioen kostuak, eta abar ...


Developed by StudentB