Mineraloide

Mineraloide bat, mineral baten antza duen baina azken honen baldintzak betetzen ez dituen elementua da.

Mineral bat honela definitzen da:

  • Konposatu natural homogenoa da,
  • Jatorri ez-organikoa du,
  • Kristal-egitura du,
  • Osaera kimiko (formula) ezaguna du,
  • Ezaugarri fisiko-kimiko definituak ditu.

Mineraloide bat, beraz, baldintza hauetako bat gutxienez betetzen ez duen elementu bat da.


Developed by StudentB