Mortlake | |
---|---|
Londresko esparrua | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Richmond upon Thames |
Posta kodea | SW14 |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°27′56″N 0°15′51″W / 51.4655°N 0.2643°W |
Azalera | 4,5 km² |
Demografia |
Mortlake Londresko (Ingalaterra) auzo bat da eta Richmond upon Thames Londresko auzoaren parte da.
Jakue I.ak erregeak tapiz-fabrika bat sortu zuen eta bertan, Sir Francis Crawe-ren agindupean, atzerriko langile ugari lan egiten zuten; bai Jakue erregeak bai bere ondorengoak, Karlos I.ak, diru kopuru handiak inbertitu zituzten bertan, eta, ondorioz, haien tapizak kalitate handikoak izan ziren eta kontinentekoekin lehiatu ziren.
1845az geroztik arraun-dulu famatuak, Oxford eta Cambridgeko ikasleen arteko estropadak, Mortlake-n izan du helmuga.
Mortlake herria Domesday liburuan ageri da eta jaurerria Canterburyko artzapezpikuena zen Henrike VIII.aren garaira arte, truke bidez ingeles koroari pasatu zitzaion arte.
Ospetsua da John Dee, matematikari, astronomo eta kriptografo isabeldar ospetsuaren egoitza izateagatik, bere amaren etxea.
Mortlake-n bi eliza daude. Bata, eliza anglikanoa, Santa Mariari eskainia dago, eta bere eliztegian John Deeren eta Henry Addington politikari britainiarraren, Sidmouth bizkondearen, hilobiak ditu. Bestea, eliza katolikoa, Santa Maria Magdalenari eskainia dago. Elizako monumentuen artean Sir Richard Francis Burton esploratzaile afrikar ospetsuaren hilobia dago.