Netjerkara | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. 2216 | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | ezezaguna (4238/4239 urte) | ||
Leinua | Egiptoko VIII. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria |
Netjerkara Siptah, Egiptoko VII. dinastiako lehen faraoia izan zen, bere erregealdia K. a. 2175 inguruan hasi zuena. Egiptoko lehen tarteko aroaren hasiera da.
Egiptoko VI. dinastiaren azken garaietan, "Ordena Zaharra" behera etortzen da, eta Goi Egiptoko nomoetako gobernariek, euren lurraldeekiko nagusitasuna ezartzen dute. Gobernari hau ere, denbora baterako agintari kontseilu bateko izan liteke, zailtasun politiko edo ekonomiko garai batean sortua.
Egoerak, Menfisen, kaotikoa izan behar zuen, Manetonek, Sexto Julio Afrikanoren arabera, dinastia, "Menfiseko 70 erregek osatu zuten, 70 egunez gobernatuz" aipatu baitzuen.
Netjerkararen izena, Abidoseko Errege Zerrendan agertzen da.
Turineko Errege Kanonaren berriztatze berri bat proposatu zenean, Neitikerty Siptah izeneko errege hau eta Nitokris erregina ospetsua, Manetonek eta Herodotok aipatutakoa, pertsona bera zirela ikusi zen. Honek, beraz, faraoi honi buruz, titulua aurkitzea bakarrik ez, baizik eta bere sexua jakin ahal izatea suposatu zuen, gizonezkoa zena, eta ez emakumezkoa, hasiera batean eta denbora askoz uste izan zen bezala.
Aurrekoa Nitokris? |
Egiptoko faraoia Egiptoko VII. dinastia |
Ondorengoa Menkara |