Okin-legamia hainbat Saccharomyces cerevisiae anduitatik, bakarrik edo nahasirik, lortutako legamia da, ogia hartzitzeko erabiltzen dena. Eskuarki, prentsatutako kubo moduan edo pikor deshidratatuetan merkaturatzen da, edo, gutxiagotan, isurkari moduan.
Sarritan garagardo-legamiarekin nahasten bada ere, Saccharomyces cerevisiae anduietatik ere eratorritakoa, bere osaera eta eraginengatik ezberdina da.[1] Bereziki, garagardo legamiak baino gantz-azido gutxiago dauka2.
Jaikitzearen prozesu fisikokimikoa ikazkai dioxidoaren ekoizpenarekin lotutako laspel-askapenarekin azaltzen da.