OpenCL

OpenCL (Open Computing Language, euskaraz Konputazio lengoaia irekia) aplikazioen programazio interfaz batez eta programazio-lengoaia batez osatua dago. Elkarrekin prozesatzeko unitate zentraletan zein prozesamendu grafikoko unitateetan exekuta daitezkeen lan eta datu mailako paralelismodun aplikazioak sortzea ahalbidetzen dute. Lengoaia C99an oinarritua dago, funtzionaltasun batzuk ezabatuz eta operazio bektorialekin hedatuz.

Applek sortu zuen jatorrizko espezifikazioa eta Khronos Taldeari proposatu zion estandar ireki eta eskubidez aske bat bihur zezan. 2008ko ekainak 16an Khronosek Compute Working Group sortu zuen estandarizazio prozesua aurrera eramateko.

OpenCL Mac OS X v10.6 ("Snow Leopard")en zati da. AMDk OpenCL babestea erabaki du Close to Metal izeneko bere antzinako APIaren ordez.


Developed by StudentB