Oropo

Oropo
Ωρωπός
giza kokalekua
Administrazioa
Estatu burujabe Grezia
Erakunde autonomoDecentralized Administration of Attica
EskualdeaAtika
Unitate periferikoaEkialdeko Atika
UdalerriaOropos Municipality
Izen ofizialaΩρωπός
Jatorrizko izenaΩρωπός
Posta kodea190 15
Geografia
Koordenatuak38°18′10″N 23°45′16″E / 38.3028°N 23.7544°E / 38.3028; 23.7544
Map
Altuera45 m
Demografia
Biztanleria887 (2001)
807 (1991)
1.066 (2021)
1.111 (2011)
471 (1951)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia2295

Oropo (grezieraz Ορωπώς eta latinez Oropus), Beozia eta Atika arteko mugako hiri bat izan zen, Oropia izeneko barrutiaren hiriburua. Asopo ibaiaren itsasoratzean zegoen, Eubearen pareko kostaldean.

Bere izena, Anfiaraoren santutegi ospetsuarekin lotuta dago.

Hiria, jatorrian, beoziarra izan zen, baina, Peloponesoko Gerraren aurretik hiri honen jabetza lortu zuten atenastarren aldetik leihatua izan zen. K.a. 412 arte mantendu zuten, orduan, beoziarrek berreskuratu zutelarik. Hiria, K.a. 402an matxinatu zen, eta, beoziarrek, hiria, kostaldetik urrun zegoen beste toki batetara eraman zuten. Hurrengo 60 urteetan, sarri pasa zen esku batzuetatik besteetara beoziar eta atenastarren artean.

Keroneako guduaren ondoren, Filipo II.a Mazedoniakoak Atenasi eman zion. K.a. 318an, independentzia lortu zuen, baina, sei urte beranduago, K.a. 312an, Kasandro Mazedoniakoaren eskuetara pasa zen. Antigono I.a Monoftalmosen jenerala zen Ptolomeo I.a Soterrek, mazedoniar goarnizioa kanporatu zuen eta hiria, Tebasi eman zion, hiri honen jabetzakoa izan zelarik beste ehun urte inguruz.

Egungo Oropó da, kostaldetik hiru kilometro ingurura. Antzinako hondakin batzuk mantentzen dira.


Developed by StudentB