Ozeanidak edo Potamoiak greziar mitologian, (grezieraz Ποταμοι, ibaiak, latinez fluminae) ibaietako jainkoak ziren ustez, eurek gobernatzen zituzten ibaien personifikazioak. Hesiodok, Ozeano (mitologia) eta Tetisen seme egiten ditu, eta zerrenda bat osatzen du, garai hartan ezagutzen zen ibai bakoitzeko bat. Honela, ozeanideen nebak izango ziren.
Bizar luzeko agureak bezala irudikatzen ziren, gobernaturiko ibaiaren propioak ziren landare eta animaliekin. Tokiko landareekin eginiko koroak zeramatzaten edo bi adar, ibaia bi beso edo ibaiadarretan banatzen bazen. Euren izena esaten zen gurutzatu aurretik, merezi zuten errespetu guztiarekin. Eskultura askotan, ibaietako jainkoak txanbiletan sostengatzen dira, nondik ibaiaren ura irtetzen den, gehiago edo gutxiago okertuta, ibaiaren urak igarotzen ziren abiadaren arabera.