Panmunjom

Panmunjom
MotaBase militar, mugazaindegi, Biltzar-zentro eta muga-hiri
Geografia
Map
Koordenatuak37°57′20″N 126°40′40″E / 37.9556°N 126.6778°E / 37.9556; 126.6778
UTC orduaUTC+09:00
Honen parte daIpar Korea eta Hego Korea arteko muga
Eskualde geografiko Korea

Panmunjom (Hangul판문점) Ipar eta Hego Korearen arteko mugako herria da, alegia, Koreako gune desmilitarizatuan dago. Kaesong hiriko ekialdean dago, Seuletik Sinuijuko bidean. Panmunjomen bildu ziren, Koreako Gerrak iraun zuen bitartean, Nazio Batuen ordezkariak alde batetik, eta Txina eta Ipar Koreakoak bestetik. Koreako Gerra bukatu zenean (1953. urteko uztailaren 26a), lau herrialde begiraleek (Suedia, Suitza, Polonia eta Txekoslovakia ohia) han kokatu zituzten beren egoitzak, eta han prestatu eta sinatu ziren bake-hitzarmenak. 1968an Estatu Batuetako itsasontzi bateko marinelak, espioi zirelakoan, preso hartu zituzten Ipar Korean; aske uzteko negoziazioak Panmunjomen egin ziren. Geroztik, Ipar eta Hego Korearen arteko bilerak han egin izan dira.


Developed by StudentB