| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1934 | ||
Ekitaldi kopurua | 88 (urtea: 2024) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (mar) | ||
Mota | Kirol lehiaketa errepikakor | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Frantzia | ||
Lekua | Normandia | ||
Antolatzailea | UCI | ||
Webgune ofiziala | Webgune ofiziala | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Benoît Cosnefroy | ||
Garaipen gehien lortu duena | Laurent Brochard (3 garaipen) | ||
Dokumentazioa |
Paris-Camembert, Frantziako txirrindularitza lasterketa internazional bat da. Paris-Vimoutiers izena zuen lehen, 1934tik 1942ra. Lasterketa gogorra da. 200km inguruko luzera dauka eta azken 80 kilometroetan zazpi aldapa gogor ditu (%9-17 bitarteko aldapekin). Lasterketa, Frantziako Kopako parte da. Urtero apirilean egiten da, baina 2020. urteko ekitaldia apirilaren 14tik irailaren 22ra mugitu zen COVID-19 pandemia zela eta.
Txirrindulari handi askok lasterketa irabazi dute; Bernard Hinault, Laurent Fignon, Laurent Brochard, Bryan Coquard, besteak beste.
Euskal Herriko txirrindulariei dagokionez, 1998. urtean, Euskaltel-Euskadi taldeak eta Iñaki Barrenetxea (Tonissteiner-Saxon) bilbotarrak lasterketan parte hartu zuten eta Ramontxu González Arrietak 5. postua lortu zuen. Emaitzarik onena, 2000. urtean Igor Floresek lortutakoa da, 3. amaitu baitzen.