Parrizidioa senide zuzen bat hiltzea da, hau da, gurasoetako bat seme-alaben batek hiltzea. Norbaitek bere aita hiltzen duenean patrizidio izena ematen zaio, eta ama hiltzen duenean, matrizidioa. Umeak hiltzeari infantizidio deitzen zaio, eta ez da hartzen parrizidiotzat.