Polilaborantza lur sail berean landare mota ezberdinak hazten dituen nekazaritza sistema da, gehienetan nekazaritza tradizionalarekin loturik, elkarri onura ekartzen dioten ekosistemak sortuz: espezie begetal batzuek beste batzuengan eragiten duten intsektu izurriak uxatzen dituzte eta landatutako landare bakoitzak mantenugai ezberdinak hartzen ditu substratutik edo lurra aberasten laguntzen duten beste batzuk ematen dizkio hari.