Prajadhipok —nazioartean Rama VII.a errege izenaz ere ezaguna— (thailandieraz: พระปกเกล้า; Phra Nakhon, 1893ko azaroaren 8a - Surrey, 1941eko maiatzaren 30a) Siamgo erregea izan zen.
Rama V.aren semea eta Rama VI.aren anaia eta ondorengoa izan zen. Britainia Handian egin zituen ikasketak. 1932an matxinada batek ekarri zuen konstituzio bidezko erregetza Siamera, eta haren arabera gobernatzeko asmoa agertu zuen arren, militarrek erregetzatik eraitsi zuten. Ondoren Ingalaterrara joan zen.