Qataban edo Katabania (arabieraz: مملكة قتبان; qatabanianeraz: 𐩤𐩩𐩨𐩬) Yemengo antzinako erresumetako bat izan zen, Baihan haranean garatu zena. Hego Arabiako beste erresuma askok bezala, oparotasun handia hartu zuen aldareetan erretzen zituzten olibano eta mirraren merkataritzari esker. Qatabango hiriburua Timna zen, Hadramaut, Saba eta Main erresumak lotzen zituen ibilbide komertzialean zegoena. Yemengo erresumarik garrantzitsuena izan zen k.a. 1. milurtekoaren bigarren zatian, bere agintariek Hego Arabiaren gaineko nagusitasuna zutenean. Jainkorik handiena Amm edo "osaba" zen, eta herriak bere buruari "Ammen semeak" deitzen zion.