S.H.I.E.L.D.

S.H.I.E.L.D.
Datuak
Motafictional government body (en) Itzuli
SHIELD

S.H.I.E.L.D. Marvel Unibertsoko fikziozko erakunde bat da, normalean Nick Furyk zuzendua. Agentzia honek mundu mailan egiten du lan,eta bai sekretua bai paramilitarra da. Hasiera batean AEBko Gobernuari lotuta aurkezten zen, eta geroago NBEren begiradapean, teknologia-baliabide handiekin eskura.

SHIELD Fikziozko agentzia inteligente, espioitza eta terrorismo kontrakoa da. Estatu Batuetako Marvel comicseatan agertzen da, Stan Lee eta Jack Kirbyk 1965 sortuta. Fikziozko Marvel unibertsoaren barruan Nick Furyk zuzenduta dago. Honek militar agentzia bezala funtzionatzen du, Nazio Batuen esku errepresentatuta dago, Estatu Batuen kontrolpean.[1] Bere hizkiak lehen, Supreme Headquarters, International Espionage, Law-Enforcement Division hitzak esan nahi zuten, orain Strategic Hazard Intervention, Espionage and Logistics Directorate[2] esan nahi du. Marvel unibertsoaren barruan, serie batzuetan eta pelikula batzuetan bere esanahia hau da, Strategic Homeland Intervention, Enforcement, and Logistics Division.[1] Marvel unibertsioaren barruan, beste agentzia antzekoak existitzen dira, beraien artean hauek daude, A.R.M.O.R. (Altered-Reality Monitoring and Operational Response), S.W.O.R.D. (Sentient World Observation and Respons

e Department), S.T.R.I.K.E. (Special Tactical Response for International Key Emergencies),​ S.A.F.E. (Strategic Action For Emergencies) W.A.N.D. (Wizardry, Alchemy and Necromancy Department),​ etab.

  1. a b (Ingelesez) September 24, Darren Franich; EDT, 2013 at 10:21 PM. «SHIELD: 10 Important Facts about Marvel's superspy organization» EW.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
  2. (Ingelesez) McMillan, Graeme. «S.H.I.E.L.D. 101: Everything You Need to Know About Marvel's Spy Agency» Wired ISSN 1059-1028. (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).

Developed by StudentB