Salmenta-sustapen

Marketin arloan, salmenta-sustapena une eta eremu jakin batean salmentak gehitzeko bezeroei eskaintzen zaizkien pizgarrien multzoa da, hala nola zuzeneko beherapenak, 2×1 eta antzeko eskaintzak, produktua erosteagatik eginiko opariak eta zozketak. Salmenta-sustapena definizioz mugatua da espazioan eta denboran zehar eta unean uneko salmentak gehitzea da bere helburua. Ez da marketin-tresna egokiena epe luzerako salmentak gehitu edo merkatu-kuota gehitzeko. Merkaturatu berria den produktu edo zerbitzu bat ezagutarazi eta salmentak abiarazteko ere balio dezake.


Developed by StudentB